Haizean, nor gara?
Euskal Herrian energiaren kudeaketa eredu demokratikoago, burujabeago eta efizienteago bat proposatzeko sortu dugu Haizean.
Eolikoak hemen dira jada. Proiektu eolikoak egin egingo dira gurean. Eta energia horren sorkuntza zein kontsumoa bertako herritarren esku jartzeko eredu proposamen bat eskaintzen ari gara.
Sinetsita gaudelako proiektu eolikoak herritarrekin eta herritarrentzat egin behar direla.
Eskaintzen dugu:
Ezagutza tekniko integrala + ibilbide/esperientzia ukigarria (fotovoltaikoan bereziki) + ikuspena (etorkizunerako eredu proposamena).
Haizean egitasmoa KREAN kooperatibak bultzatzen du.
Zertan ari gara
Energia berriztagarriak beste era batera antolatzeko aukerak eskaintzen ari gara.
EAEko lurralde osoan, eskualdez eskualde, eolikoen egokitasunaz eta nolakotasunaz herritarrekin hausnartu eta komunitate energetikoak sortzea proposatzen ari gara.
Eta, horretarako, teknologia komunitateei nola hurbildu erabakitzeko, nazioartean eredu den Licht metodologia oinarri gisa hartu dugu, hiru helburu argi hauekin:
Energiaren kudeaketa eredu demokratikoago, burujabeago eta efizienteago bat proposatzen dugu.
Ohiko galderak
Honako hauek dira maiz egiten dizkiguten galderak.
Bestelako zalantzaren bat baldin baduzu, idatzi guri zuzenean: info@haizean.eus
Onurak
Ze onura dakartza eredu honek?
Gure herrian energia berriztagarriak behar ditugu, gaur egun gure behar energetikoak ez ditugulako asetzen eta berriztagarriak direlako etorkizuna.
Baina energia berriztagarri horiek nork eta nola kudeatuko dituen da gakoa.
Niri herritar gisa nola egingo dit mesede?
Proiektuak aurrera egin ahala, aukera eman nahi diegu herritar guztiei instalazio eolikoetan parte hartu dezaten, bertan sortzen den energiaren sorkuntzan, eta energia kostuen fakturazioan aurreztuz.
Parte hartzen duten herritarrek, energia burujabetzari handiagoa edukitzen lagunduko dute, energia berriztagarriak bultzatuz eta herriarentzat eginiko modelo sozial batean sartuaz.
Enpresei zertan egingo die mesede?
Gure inguruko enpresa asko elektrointentsiboak dira. Lanpostu ugari ematen dituzte, baita elektrointentsiboak ez diren enpresek baino elektrizitate kostu handiagoekin.
Gure herrian ezarrita dauden enpresei proiektu eolikoetan parte hartzeko aukerak eman nahi dizkiegu, energia kostuetan aurreztuz lehiakortasun handiagoa lortu dezaten, horrela deslokalizazioak saihesteko.
Tokiko administrazioei zertan egingo die mesede?
Proiektu eolikoetan parte hartzeko aukerak eskaini nahi dizkiegu tokiko administrazioei, eraikin eta zerbitzu publikoek -hala nola ospitaleek, kiroldegiek, ikastetxeek-, elektrizitatean aurreztu dezaten, eta energia berriztagarria eta gertukoa kontsumituz.
Teknologia
Zergatik eolikoak?
Instalazio eolikoek sortzen duten energia garbia eta berriztagarria da, trantsizio ekologiko eta energetikoan ekarpen handia eginez. Haizea energia iturri agortezina da, guztiona, eta hala izaten jarraituko du.
Dorre eoliko batek sortzen duen energia, fotovoltaikoekin alderatuz, efizienteagoa da bai lur erabileraren aldetik eta bai sortzen duen elektrizitate kopuruagatik.
Non egingo dira eolikoak?
Euskal gizartea aktiboki inplikatzen ahalegintzen gara sozialki onartuak eta gure beharren arabera diseinatuak izango diren parke eolikoen garapenean. Eta legeek ezarritako kokapen eta irizpideak zorrotz bete daitezen nahi dugu. Uste dugulako herritarren beharretan eragin positiboa izango badute soilik egin behar direla eolikoak.
Kontaktua
Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi lasai: info@haizean.eus
Edo bete honako galdetegi hau: