Pribatasun politika
Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean PRIBATUTASUN POLITIKA) KREAN, S. COOP.ek (aurrerantzean HAIZEAN) datuak jaso eta tratatzea arautzen du oro har, https://haizean.eus (aurrerantzean WEBGUNEA) domeinu izenaren bidez, webguneko, eta, une oro, WEBGUNEAren bidez eskuragarri dauden zerbitzuetako erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak (i) eta behar bezala identifikatuta dauden sistemen bidez jasotako bestelako datuak (ii), hain zuzen. Hori guztia, beharrezko informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena jasotzeko, WEBGUNEAn eskuragarri dauden sail, formulario edo zerbitzuetan ezarritako xedapen espezifikoen kalterik gabe.
HAIZEANek beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia eta/edo administrazio aldetik egon litezkeen berrikuntzetara nahiz WEBGUNEAren bidez une oro garatzen dituen jardunetara egokitzeko, betiere kontuan hartuta zure eskubide eta interesak.
Edonola ere, HAIZEANek PRIBATUTASUN POLITIKAra iristeko baliabide tekniko egokiak jarriko dizkizu eskura, datuak babesteko arloan aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, bete behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?
Zure datuen Tratamenduaren Arduraduna KREAN, S.COOP. da, helbidea Arrasaten duena –Goiru 7, 20500 (Gipuzkoa)– eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan F20545018 IFK zenbakiarekin erregistratuta dagoena.
PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozertarako, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako helbide postalean eta/edo helbide elektroniko honetan: rgpd@krean.com.
Nola lortu ditugu zure datuak?
HAIZEANen tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emanak dira, WEBGUNEAn zehar nabigatzean bete behar diren formulazioen (i) eta/edo bestelako kanalen bidez (WEBGUNEko erabiltzaile gisa erregistratuz –hala dagokionean–, harremanetako formularioak betez); edo (ii) kontsultarako bidalitako mezu elektroniko baten bidez.
Emandako datu pertsonalen artean hirugarren bat agertzen bada, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri jakinarazi diozula PRIBATUTASUN POLITIKA eta lortu duzula haren baimena bere datuak HAIZEANi emateko aurrerago azalduko diren helburuetarako.
Gainera, jakinarazi nahi dizugu sare sozialetako zure datuak HAIZEANek dituen sare sozialetan erabilgarri dauden perfil korporatiboen bidez erabil daitezkeela, dena, sare sozial bakoitzean ezarrita dauden termino eta baldintzetan.
Zer datu mota tratatzen dugu?
HAIZEANen tratatzen ditugun datuak zuk zeuk WEBGUNEAn zehar nabigatzean emandakoak dira, bai zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez bai posta elektronikoaren bidez, bai eta, hala badagokio, HAIZEANen profil korporatiboen bidez sare sozialetan lortzen ditugunak ere.
Bereziki, HAIZEANen, honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:
- Identifikazio eta harremanetarako datuak (izena, abizenak, NAN, helbide postala eta elektronikoa, telefono zenbakia, etab.).
- Interneteko nabigazio datuak (IP helbidea, webguneetarako bisitak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziopean?
Zure datu pertsonalen tratamenduak honako helburu hauek ditu:
- HAIZEANek WEBGUNEAren bidez eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera kudeatzea, blog zerbitzuak, sare sozialak edo WEBGUNEtik eskura daitekeen beste edozein funtzionaltasun barne.
- WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez egiten diren informazio eskaera, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak tramitatzea eta kudeatzea.
- Hartarako baimena eman baduzu, HAIZEANek antolatzen dituen jarduerak eta ekitaldiak kudeatzea eta hedatzea.
Indarrean dagoen legeriaren arabera, HAIZEANek egin behar duen zure datu pertsonalen tratamenduaren oinarria WEBGUNEAn xede horretarako jarritako mekanismoen bidez zure borondatez eman dizkiguzun datuak jasotzeko unean emandako zure baimena (i) edo HAIZEANen interes legitimoa (ii) dira.
Gogorarazi nahi dizugu, edozein unetan, libreki eta doan ezezta dezakezula baimena, tratamendua zure baimenean oinarrituta dagoen kasuetan, 7. artikuluan adierazten diren terminoetan.
Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Legeak hala agintzen duelako HAIZEANek datuak nahitaez jakinarazi behar dituen kasuetatik bereiz (Zerga Administrazioa, Justizia Administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk), zure datuak ez zaizkio beste inori jakinaraziko.
Ez dugu aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, datu pertsonalak gordeta edukiko ditugu zuk tratamendurako baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean, bai eta HAIZEANek bete behar dituen legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran.
Dena dela, jakinarazi nahi dizugu HAIZEANek ezarrita dituela datuak depuratzeko barne politikak bere esku dauden datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko; beraz, datu horiek ezeztatu egin ahal izango lirateke jaso ziren xedeetarako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.
Zein dira zure eskubideak?
Datuen babesaren alorrean aplikagarria den araudiak zure datu pertsonalen gaineko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta datuen tratamenduan zehar erabili ahal izango dituzu. Honako hauek dira eskubideak, hain zuzen:
- Zure datuetarako sarbidea: zure datuetara iristeko eskubidea duzu, zuri buruzko zer datu tratatzen ari garen jakiteko.
- Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: zenbait kasutan, tratatzen ditugu zuri buruzko datu okerrak zuzentzeko eskubidea duzu, bai eta datu horiek ezabatzeko eskatzeko ere, besteak beste, datu horiek jaso ziren xedeetarako beharrezkoak badira.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: zenbait kasutan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea daukazu, eta halakoetan, jakinarazten dizugu erreklamazioen aurreko defentsarako soilik gordeko ditugula, datuen babeserako aplikagarria den araudiak xedatzen duen bezala.
- Zure datuak eramatea: zenbait kasutan, eskubidea duzu zuk eman eta zuri dagozkizun datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko, eta tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko.
- Zure datuen tratamenduaren aurka egitea: zenbait kasutan, eta zure egoera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduaren aurka jotzeko, eta halakoetan, datuak tratatzeari utziko genioke, legeak hala aginduta edo litezkeen erreklamazioak gauzatu edo haien aurrean defendatzeko, datu horiek gorde behar diren kasuetan izan ezik.
Orobat, eskubidea duzu emandako baimena edozein unetan ukatzeko, baina horrek ez dio eragiten baimena ukatu aurreko onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.
Aipatu eskubideak erabiltzeko, HAIZEANi zuzenduriko eskaera idatzia helarazi behar duzu, helbide honetara rgpd@krean.com mezu elektronikoa bidaliz.
Azkenik, adierazi nahi dizugu erreklamazioa jar dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia); bereziki, zure eskubideak erabiltzean konforme geratu ez zarenean. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke bere webgunearen bidez: www.aepd.es.
Segurtasun neurriak
HAIZEANek zure datuak konfidentzialtasun osoz eta isilpean gordez tratatuko ditu une oro, datuak babesteko aplikatu beharreko araudian xedatzen denari jarraikiz. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.
Cookien politika
Halaber, jakinarazten dizugu HAIZEANek Cookien Politika ere baduela, eta lotura honen bidez kontsulta dezakezula.